Kaixo! Ongi etorri gure blogera!espero dugu gure postak erabilgarriak izatea eta aldi berean parte hartzea inolako erreparo barik.
RSS

2010/05/15

INDEX FOR INCLUSION


Aurreko post batean, aztertzen dugun gaiari buruzko lau liburu interesgarri aipatu genituen, hala ere, ezin dugu INDEX FOR INCLUSION ( Mel aniscow eta Tony Booth).

Liburuak berak dioen moduan:

"Indexa ikastetxeetan inklusioa egoteko material eta baliabide ezberdinak eskeintzen digun liburua da, ikasle guztien lorpen maila altua lortzeko eta eta lankidetzako ikas komunitateak eratzeko helburuarekin".

"Indexa ikastetxeen autoebaluazio - prozesua da, hiru dimentsioetan eratua: hezkuntza inklusiboaren kultura, politika eta praktikak, prozesu honek hezkuntza zentroen garapen fase
batzuetan aurrera egitea dakar. Koordinazio talde bat antolatuz hasten da. Talde horrek irakasleekin, eskola-kontseiluko kideekin, ikasleekin eta familiekin lan egingo du hezkuntza zentroari buruzko alderdi guztiak aztertuz, ikaskuntzarako zein partaidetzarako trabak identifikatuz eta garapen eta mantenimendu-faseetarako zein aurrerapenen jarraipenerako lehentasunak definituz"

"Proposatzen den ikerketa-ekintza, hots, jarduneko saiakuntza, adierazle eta galdera zehatzetan oinarritzen da, eta horietatik abiatuz, hezkuntza-zentroak konpromisoa hartu behar du uneko egoerari eta inklusio handiago baterako etorkizuneko aukerei buruzko azterketa bat egiteko".

Index-a hiru zati ezberdinetan banatua dago


1) Hezkuntza zentroak hobetzeko ikuspegi inklusibo bat.

2) Indexaren lan prozesua

3) Dimentsioak, atalak, adierazleak eta galderak


Amaitzeko, indexak aztertzen dugun gaian izan duen izugarrizko eragina azpimarratu behar da, eta gai honetan gehiago murgiltzeko hona hemen Index For Inclusion euskaratua:

Ingeleses:
Gazteleraz:
Katalanez:

2010/05/14

Kooperatibigintzan murgilduz

Hezkuntza kooperatiboa interesgarri baduzu eta hezkutza arloan ikasketak badituzu aukera desberdinak dituzu arlo hau joratzeko:

Mondragoneko unibertsitateak, kooperatibagintzan titulua eskuratzeko abagunea eskaintzen du.

Graduondoko honek ondoko norabidean ekarpena egin nahiko luke: batetik, ikuspegi sozial eta ideologikotik kooperatibagintzaren gaineko hausnarketa burutzeko elementuak eskura jarri; eta bestetik, gure kooperatibetan ideia kooperatiboaren trakzio eta hedatze lanean jardungo duten pertsonak prestatzeko baliabideak eskaini. Asmo horiek erdiesteko aditu-titulu honen hezkuntza eskaintzak ezaugarriak hauek izango ditu:

Formazio ideologikoa. Hezkuntza kooperatiboa ideien, debate sozial, ekonomiko eta etikoen eremuan kokatzeko ahalegina egingo da.
Formazio dialogikoa eta partehartzailea.
Formazio dinamikoa. Partehartzaileen esperientzia, kezka eta etorkizuneko erronkak trukatzeko une eta guneak sortuko dira.
Asmo eraldatzailea izango du programa honek. Kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsona konprometituak janztea izango du helburu, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaketenak.
Jolas kooperatiboekin hezten proposatzen dudan bigarren aukera da. Asteburu bateko kurtsoa baino ez da, laburra bai, baina edozein hezitzailearentzat oso interesgarria eta aberagarria. Bertan, jolas kooperatiboak zer diren landuko da eta batez ere, jolastu, jolastu baino ez da egingo bertan jolas kooperatiboak sortu dezakeena zuzenean biziz.
Informazio gehiago:
Jorratzen ari garen gaia, hezkuntza kooperatiboa gai berria denez, oraindik ez ditugu eskuragarri behar beste kurtso, tresna eta infrmaziorik. Hala ere, pixkanaka pixkana hurbilduko zatzaigulakoan nago.

Guraso desberdinen iritzi ezberdinak


Bideo honetan, Peru-ko gurasoek beraien seme-alaben hezkuntza eskola barneratzailearen bidez zelan ikusten duten adierazten digute.

Denak oso ondo sentitzen direla adierazten dute, eskola barneratzailea haur guztien beharrak asetzen baititu, eta ikasle berezien hezkuntza aurrera eramaten laguntzen du beste haurrek egiten duten bezala, baina betiere beraien gaitasunei egokituz.

Haur hauek hezkuntza hau jasotzeari esker baste haurrekin komunikatzeko aukera dute, eta ikasle guztiek beste ikasleetatik ere ikasteko aukera izango dute, beraz hezkuntza barneratzailea ikasle guztientzat onuragarria dela esango genuke.




Ez da inor baztertu behar, denontzako eskola bat behar dugu


Ondoren ikusiko duzuen bideo honek, hezkuntza barneratzaileari buruzko informazio argi bat eskaintzen digu, aurrera eraman beharko genituzkeen gauzak hau aurrera eraman ahal izateko ere aipatzen dizkigu, lehen eta orain zelan onartzen ditugun ezgaitasunen bat dituzten pertsonak... e.a.

Guztientzako den hezkuntza bat lortu nahi dugu, eta honen barruan egoera sozial desberdinetako haurrak sartzen ditugu, kultura desberdinetakoak, nahiz interes eta gaitasun desberdinetako haurrak ere sartzen ditugu hezkuntza metodo hone barruan.

Ezberdina izatea ez da akats bat, balore bat baizik.

Hezkuntza barneratzailea Perun


Hezkuntzxa barneratzailea, atzerrian lortu nahi duten gauza bat ere bada, Latinoamerikan adibidez ere, hezkuntza honen bila dabiz, eta pixkanaka-pixkanaka lortzen ari dira hezkuntza mota hau haur guztiek hezkuntza berdina jaso dezaten.

Orain dela urte batzu, hiri hauek ere, hemen egiten zen moduan haur hauek alde batera uzten zituzten, orain dela hainbat urte konturatu egin dira, haur guztiek hezkuntza berdina jasotzeko aukera izan behar dutela, beraz, haur hauen barnerakuntza eskola arruntetan lortu nahi dute; hona hemen Peru-ko pare bat bideo non hezkuntza barneratzailearen egoera Perun nola dagoen kontatzen digute, gainera, bi irakasleen iritzi desberdinak eskaintzen digute, eta honez gain, hainbat karakteristiken azalpenak ere eskeintzen dizkigu bideo honek.



1. bideoa


http://www.youtube.com/watch?v=EURAdeQ7bdM&feature=related


2. bideoa


http://www.youtube.com/watch?v=A4SoMSJf8wo&feature=related

2010/05/13

Zelan hasi ikaskuntza kooperatiboarekin?


Orrialde honek, blog baten sartzen gonbidatzen gaitu, ikaskuntza kooperatiboan arazo horiei oratzeko bideak topatu ditzakegu blog horretan "De estranjis" blog-ean hain zuzen. Ikaskuntza kooperatiboa hezkuntzaren munduan gero eta gehiago entutzen den kontzeptua da, eta honi buruzko sarreratxo bat ere egiten du orrialde honek:

Munitibarko eskola eta ikaskuntza kooperatiboa


Munitibarko eskola, eskola txikia da, eta eskola txiki honek ikaskuntza kooperatiboa eta elkarbizitzarako oinarriak era naturalean lantzeko aukera ematen du.

Eskola honetako geletan aniztasuna adin aniztasuna dago, naturarekin harreman zuzena dute, euskara bultzatzen da... Bestetik ere, bere helburua ere herriaren nortasuna eta kultura transmititzea da, herrien arteko harremanak bultzatzea, e.a.

Beraz artikulu honek eskola txiki honetan lantzen dena eta helburutzat hartzen dituzten gauzak azaltzen dizkigu, beraz, sartu zaitezte web orrialde honetan eskola txikiak planteatzen diguna hobeto ikusteko.
http://munitibar.hitza.info/paperekoa/2009-12-15/p00007002/.htm

Oinarrizko ideiak hezkuntza barneratzailean


Barnerakuntzak, eskolan aniztasunari ematen dio erantzuna. Hezkuntza barneratzaile batean ikaslea ez da eskolara amoldatu behar, baizik eta eskola da haur horren gaitasuneai egokitu behar dena, hau da, eskola ikaslearen beharretara egokitu behar da haur hori integratua eta ondo sentitu dadin.

Lortu nahi duguna ezberdintasunak normalak izatea da. Orain arte desberdina izatea ez zen normaltzat hartzen, hori dela eta desberdinak ziren haur horiek eskola arruntetik kanpo bidaltzen ziren. Orain aldiz, eskola berri honekin lortu nahi duguna haurren arteko ezberdintasunak normalak izatea da.

Kultura, arraza edo erlijio desberdinetako haurrak ere talde honetan sartuko genituzke.

Haur guztiek hezkuntza berbera jasotzeko aukera izan behar dute.

Hona hemen hezkuntza barneratzaileari buruzko hainbat ideia:


Eskola barneratzaileari buruzko eskematxo bat


Eskola barneratzaileari buruzko eskematxo honek, oso ondo deskribatzen ditu zeintzu diren eskola barneratzaileak bete behar dituen helburuak, eskola barneratzailea modu oso laburrean azaltzen baitu.

Eskola integratzailea izan behar da, ikasle guztiak onartuak izan behar dira, eskubide berdinak izan behar dituzte, motibatzea ere du helburu, eta bazterkeria gainditu behar du.

Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu behar dira. Eskola kultura aldatu behar da.


Artikulu honetan, hezkuntza barneratzaileari buruzko hainbat galdera planteatzen dizkigute; berritzeguneek Donostian antolatutako "guztientzako eskola" biltzarrean egindako galdetegi bat da.

Honako galdera hauek planteatu zituzten; besteak beste, zer egon den hezkuntza barneratzailearen aurretik, hezkuntza barneratzailea eta integratzailearen arteko ezberdintasuna, zer den eskola barneratzailea, zein da honen muina, zein aldaketa egin behar diren eskola barneratzailea lortzeko, zer egin den orain arte eta zer egin behar den oraindik...

Galdera guzti hauen erantzunak oso lagungarriak egingo zaizkizue galderen bidez pixkanaka-pixkanaka hezkuntza barneratzaileari buruzko gauzak lotzen joaten direlako. eta momentuan pertsona bati egindako galdetegi bat delako, hau da momentuko elkarrizketa bat delako, eta era naturalean azalduta dagoelako.

http://www.hikhasi.com/artikulua/873

Zertan datza hezkuntza barneratzailea?


Hezkuntza barneratzailea, hezkuntza garaian eramaten da praktikara, eta ikaslea izango da pixkanaka-pixkanaka eguneroko giroan beste ikasleekin batera eraikiko duena.
Aniztasun handia dago gure eskoletan, hori dela eta, eskolak barneratzaileak bihurtu behar ditugu denek hezkuntza berbera jaso ahal izateko. Haur guztiek aukera berdinak izan behar dituzte, hau da, ezgaitasunen bat duen haur batek, kultura desberdineko haur batek ikasgela berdinan ikasteko aukera izan behar dute. Beraz ikasgela mota honetan, ikasle guztiak ezberdinak izango dira, beraz ezberdinatasunak normalak bihurtuko dira.
Ikasle berezi baten ikaskuntzarako, bereziak diren ikasleekin batera ikastea ezinbestekoa da, eta haur bat klasetik ateratzeak, honen ikasketa prozesua atzeratzen du.
Bestetik, hezkuntza barneratzailea ikaslearen beharretara egokitzen da.
Kasu honetan, web orrialde hau haur txikien orrialde bat da, beraz argi dago hezkuntza barneratzailea haur hezkuntzatik aplikatu beharreko gauza bat dela.

Eskola barneratzailea eta ikaskuntza kooperatiboa


Ikasketa barneratzaileak ez du inor baztertzen, diskriminazioaren aurka egiteko biderik aproposena da.
Eskola barneratzailea eta ikaskuntza kooperatiboa kontzeptu desberdinak dira, hala ere, erlazio estu bat gordetzen dute.
Ikaskuntza kooperatibo egitura batekin, ikasle guztiak, hau da, ikasle ezberdinak ikasgela berdin batean behatzeko eta heziktzeko aukera daukagu, bestak beste, adimen, kultura, motibazio, hizkuntza... ezberdinetako ikasleak.
Era honetan, ikasle arruntak eta ikasle ikasle bereziak elkarrekin ikasteko aukera izango dute, beraiekin eta beraiengandik ikasi ahal izango dute, batak besteak ez dakiena ikasteko aukera izango du, eta pixkanaka-pixkanaka, ikaskuntza prozesuaren helburua lortuko dute.
Ez dago kooperaziorik berezia den pertsona bat klasetik ateratzen behartzen denean.
Beraz, eskolak eta ikasgelak inklusiboak izan behar dira, klase hauetan mota guztietako ikasleek ikasgela berdinan ikasten dute, beraz ikasle guztiak desberdinak izango dira, eta normala izango da guztiak desberdinak izatea.

Ekola Kooperatiboa

Hurrengo bideoak, 6 minututan, marrazki bidizidunetan baliatuz ikaskuntza kooperatiboa klasean nola burutzen den azaltzen digu ez ohiko modu batean.

Villa Pantxako eskolako ikasleak, antolatzeko arazoak dituzte eta aldi berean elkarrekin lan egiteko irrikitan daude.
Hortaz, "brigada kooperatiboa" lanean hasiko da eskolan, ikaskuntza kooperatiboa bertan bultzatuz.

Azkenean, ikasleek xede bezala markatutako ekintzak egin ahal izan zituzten eurek bakarrik, irakaslearen laguntzarekin; antolakuntza ezin hobea izan zen. Horrez gain, guztien parte hartzea bultzatu zen, guztiak talde baten parte izanik eta elkarrizketa bultzatzeaz gain, elkartasun giro paregabea sortu zen.
Bideoa ikusteak merezi du ikasleak adibide honen bidez kooperazioaren garrantziaz kontzientziatzeko aukera izango baitute.



Hezkuntza kooperatiboa zer da?

Behin eta berriro ari gara hezkuntza kooperatiboari buruz hizketan. Baina dena den, oraindik argi geratu ez bazaizue hezkuntza kooperatiboaren kontzeptua bideo honetan agertzen den andereak labur labur azalduko digu.


JoLas KoOPeRaTiBoAk

Ikasgeletan, jolas kooperatiboak ere erabili ditzakegu taldearen harremanak estu daitezen eta elkarrekin lan egiten ezezik jolasten ere ikas dezaten.


Topa ditzakegun jolas kooperatiboak anitzak dira. Oraingo post honetan, gure top 10 eko web orrialde batean agertzen diren jolas batzuetan oinarrituko gara.

Bi edo hiru baino ez ditugu aipatuko, hala ere, beste 12 jolas kooperatibo aurki ditzakezu hurrengoko orrialdean:

http://http//dinamicasojuegos.blogspot.com/search/label/Cooperaci%C3%B3n



1. JOLASA

HELBURUAK:

- prsikomotrizitatea garatzea.
- Oinarrizko kooperazio maila lortzea.
- Mugimenduaren koordenazioa erabiltzea.

PARTE HARTZAILEAK:

Partaide koopurua indeterminatua da. Ekintza hau talde mota guztietatako eta adin desberdinetako taldeetan burutu daiteke.

DENBORA:
10 minutu gutxi gora behera.

LEKUA:
Leku irekietan, espazioa dagoen tokietan.

PROZEDURA:
Borobilean jarriko gara begiak itxita ditugularik. Ondoren, taldearen zentrora hurbilduko gara eta begiak zabaldu barik eskutik helduko diogu topatzen dugunari. Behin denak loturik egonda, sortutako nudoa deuzestatzen saiatu behar gara hasierako borobila sortuz.



2. JOLASA


AULKI KOOPERATIBOAK

Joku hau, betiko

HELBURUAK

Parte hartzaileen arteko kooperazioa bultzatzea.

PARTE HARTZAILEAK

30 baino gitxiago.

PARTIDAREN KONTSIGNA


Joku honetan edo guztiek irabazten dute edo guztiek galdu. Horregatik, kooperazioak eta adiskideasunak garrantzi handia izango du.

EBALUAZIOA


Garrantzitsuena guztien artean laguntzea da bestela guztiok galduko dute.




Azken jolas hau, ohiko jolas baten moldaketa izan da. Beraz, imajinazioa pixkat erabiliz, jolas tradizionalak molda datezke kooperatibitatea lantzeko.






2010/05/12

LaBuRpeNa

Hona hemen etengabe blog honetan aipatu dugun infromazioaren laburpena, era egoki batean antolaturik. Informazioa erderaz dago, hala ere, oso interesgarria eta erabilgarria delakoan nago.
Besterik gabe: irakurtzera!


IKASGELETAKO EKINTZEN EGITURA KOOPERATIBOA




2010/05/11

ikastetxeak guztiontzat izan daitezen erabakiak eta estrategiak


- Hezkuntza koperatiboari jarraituz, irakasleak erabaki heterogeneoak eta koperatiboak
erabiltzen ari dira, etrategia hauek baliagarriak direlako.

- Ikasle guztientzat espektatiba altuak izateak, hezitzaile askori, curriculumaren, ebaluazioaren eta irakaskuntzaren fokatze indibidulizatua ematea errazten dio.

-Irakasle taldeek, ikasleek eta gurasoek elkarlanean dihardute.

- Ikasleei pentsatzen eta sormena izaten ikasteko aukera ematen zaie.

- Ikasleek gizarte trebetasunak lantzeko aukera dute, ingurukoekin adiskidetasun erlazioak eraikitzen dituzten bitartean.

Eskola, gizarte eta familien erantzuna

Kooperazioan oinarritzen den eskola bat, bere kabuz joaten diren ikasleak eta irakasleak baino askoz gehiago da. Kooperazioan oinarritzen den eskola batean, guztiok, ikasleak, irakasleak, gurasoak...lana banatuz gain, komunitate bat osatzen dute, non, beraien artean oinarritzen eta laguntzen dira, hau da, kooperatzen dutela.

NECESIDADES EN LA INFANCIA Y EN LA ADOLESCENCIA. (2008)

Azaltzen dizuegun hurrengo liburuan,ikasleen beharrak, irakasle eta gurasoen laguntzaz,zelan asetu behar diren haur eta nerabe garaian azaltzen dira.


Kooperazio maila hau handia da, horregatik ikasle guztiak ahalbideen maximoa lortu arte, irauten dute. Kooperazio giro horren ezaugarririk nagusiena, hezkuntza komunitatea lortzeko lan egiten dutela da.

ELKARBIZITZARAKO HEZKUNTZA

Tolerantzia VS Elkarbizitza


Toleratzea: ez erlazionatzea. Beste irtenbiderik ez dagoenez, errespetua izatea.
Elkarbizitzea, batera bizi daitekela ustea da, besteei zabaltzea beldurrik gabe eta bestea planteatzen edo eskaintzen dituen posibilitateak onartzea eta planteatzea. (Camps,1996).


Elkarbizitzen jakitea beharrezkoa da pertsona bezala erlazionatu ahal izateko eta hau da hezkuntzaren azken helburua: pertsonak izateko hezten gara. Garapen pertsonala, besteekin integratzea suposatzen du, eta pertsona bezala garatu ahal izateko komunitate edo talde baten partaide izan behar gara.
Hezkuntza ulertzeko modu hau , indibidualizazioaren aurka dago. Gizarte indibidualista batean, besteek oztopo dira norbere onurarako.
Pertsonalizazioan oinarritutako hezkuntza besteen laguntza behar du pertsonaren garapenerako. Pertsona, komunitate batean garatzen da, horrela, komunitatean elkarbizitzea irakastea, pertsonan oinarritutako hezkuntzan garatzen da.
Ikasketa kooperatiboan, ikasleak alde batera usten dute banakako lana, beste ikaskideak lagundu ahal izateko. Talde kooperatibo hauek ikasteko baliabide oso onak dira.

www.gestiopolis.com/canales/.../29/tolerancia.htm

2010/05/10

WEBQUES-tak eta WIKI-ak hezkuntza kooperatiboarako bidean beste baliabide bat

Webquestak hezkuntza esparruari lotuta dagoen
informazioa aurkezteko metodologia berritzailea da, eta gure gaiarekin oso lotuak daude, honek hezkunta kooperatiboa edota kolaboratiboa aurrera eramateko baliabide izan daitekeelako.

Webquestak irakasleek egindako web publikazioak dira eta ikasleen ikasketa jarduerak egiteko gida seguru eta esanguratsua da, hala ere ez dago interakziorik.

Webquestek orrialde ezberdinak dituzte:

Lehenengoan jarduera kontestualizatzeko erabiltzen da. tematika, helburuak.. eta aspektu orokorrak adieraziz. aurkezpena zaintzen da interesgarria eta motibagarria izateko asmoz.
Bigarrenean, ikasleari proposatzen zaizkion jarduerak ditugu, honetan beharrezkoa da helburuak, ekintzak, hauek garapena... azaltzea. gainera informazioa hau erabilgarria izango da, lortu nahi diren helburuentzako.
Hirugarrenean, jarduerak ondo egiteko irakasleek ikasleek eman behar dituzten pausoen deskribapena eman behar dute, zer, nola, noizko... adieraziz.
Laugarrenean, irakasleari interesgarriak iruditzen zaizkion web orrien arukezpena dugu, beharrezkoak direnak laneko etapa ezberdinak gainditzeko.
Bostgarrenean, ebaluazio irizpideak izango ditugu. ikasleak bideratzeko helburuarekin.
Seigarrenean, ondorioen atala da. egindako lanaren laburpena.

Beraz, aipatutako webquestaren ezaugarri hauek ikusita, blogean lantzen garen gaiaren esparrura eraman ahal dugula ikusten dugu.

Gainera, honelako webquestak gero eta gehiago ikusten ditugu, eta hauen aplikazioa gure eskolako geletan gero eta handiagoa da, hona hemen adibide batzuk ( behekaldean)


Wikiei dagokionez, publikatzeko herramienta sinpleak dira, eta momentu berdinean erabiltzaile batek baino gehiagok editatu- eraldatu-ezabatu dezake.

Wiki batzuk zabalik daude beste erabiltzaile batzuen aportazioetara, baina beste batzuk pribatuak dira.

Gainera, Wiki bat egitea oso erreza da, helbide elekroniko baten bidez, wiki kontu bat zabaldu daitekeelako.

Eta Webquestak moduan lan kooperatibo eta kolaboratibo baliabide gisa erabili daiteke geletan. Gainera, honen bidez, edukiak edozein ikasleei egokitu daitezke, ikasle guztientzako eduki egokiak eskura izateko, beraz, eskola inklusiboa aurrera eramateko.

Wiki asko daude hezkuntza inguruan, eta hauek dira horren adibideak:

wikiak eta webquestak

http://http://www.netvibes.com/b01ikt-eskola20#Zonako_blogs_%26_wikis

http://http://www.elkarrekin.org/publicwebquest

http://http://b01eskola20.wikispaces.com/

2010/05/06

Etorkinak gure eskoletan


Gero eta etorkin gehiago dira gure eskoletan, gela bereko ikasleak ezberdinak dira.

Izan ere, eskolari aniztastasun hori ikustea asko kostazen zaio, beraz egun aukera paregabea dugo aniztasun horri aurre egiteko. Horretarako komunitate osoaren partaidetza beharrezkoa da; hau da, faliliak, ikasle, irakasleak... parte hartuz.

Gaur egun, irakasleak beste erronka bat dute: ama hizkuntza oso ezberdina daukaten ikasleei curriculum osoa euskaraz egin dezaten ahalbidetzea. Horretarako eskolak mekanismo asko garatu behar ditu, horietako bat; Aniztasuna hautemateko modu ezberdinez, ikasleek hizkuntza konpetentzia oso bestelakoak dauzkatenean sortzen diren egoera desorekatuez eta horien trataeraz.

2010/05/04

Hezkuntza kooperatibo edota eskola inklusiboari buruzko lau liburu interesgarri


DESARROLLO DE ESCUELAS INCLUSIVAS. Ideas propustas y experiencias para mejorar las institucions escolares (2008) - Mel Ainscow

Liburu honek ideia, hausnarketa, proposamen eta esperientzia anitzak eskeintzen dizkigu, eskolak eta ikasgelak inklusiboagoak izaten saiatzeko, hau da, etengabeko garapenean dauden kontestuak izateko, ikaskuntzan eta parte hartzean zailtasunak dituzten ikasleen eskura jartzen.

Egilearen esperientzian eta ikerketetan oinarritua dago, esparru honetan hogei urte baino gehiago eman baititu. Testua bizipen eta adibidez josita dago, herrialde ezberdinetan egindako ikerlanetan emandakoak.

Zailtasunak dituzten ikasleen irakaslei zuzendutako iniziatiba bideratzaileak ere biltzen ditu, hauek ikasleei erantzuk egoki bat emateko asmoz.
Egileak gomendatzen ditu praktiken garapenean oinarritutako biderapena, zailtasun bereziak dituzten ikasleak estimulu gisa hartuz.
Era honetan, lotura lortzen dugu "hezkuntza berezia"-ren eta eskolak hobetzearen eta eragingarriagoak izatearen nahiaren artean.
Horregatik, liburu hau interesgarria da eskolen hobekuntzan jakinmina duten irakurleen artean.


EDUCACION INCLUSIVA: UNA ESCUELA PARA TODOS (2003) - Pilar Arnaiz Sánchez.

"Hezkuntza Bereziaren" jatorrizko kontzeptutik, gaur egunean zabaltzen hari diren kontzeptu berrietara, " Hezkuntza Inklusiboara" edo " Denontzako Hezkuntzara", azterketa sakona egiten duen liburua dugu.

Liburua bost kapitulutan banatzen da:

-> Lehenengoa: Hezkuntza bereziaren jatorria, jaiotza eta garapena lantzen du.

-> Bigarrena: Normalizazioaren garaia. Eskola integrazioaren mugimendua emateko ze faktore egin ziren eta zer nolako garapena izan duen eta honek Hezkuntza Beresiaren esparruan izan duen eragina aztertzen du

-> Hirugarrena: Aurreko bi kapituluetan ikusitakoa kontestualizatzen du.

-> Laugarrena: Inklusioaren ikerketetan zentratzen da.

-> Bostgarrena: Hezkuntza inklusiboa aztertzen du.

AULAS INCLUSIVAS. UN NUEVO MODO DE ENFOCAR Y VIVIR EL CURRÍCULO (2007) - William Stainback, Susan Stainback
Liburu honetan, Hezkuntza inklusiboa nola biltzatu ahal dugun erakusten digu,edozein ikasgelarekin bat egiten duen kurrikuluma diseinatuz, egokituz eta proposatuz.


Estatu Batuetako eta Canadako esperientzia berritzaileenak batzen ditu, eskola bakoitza ikasleetara egokitzen den eskola izan ahal dela eta edozein ikasle, bakoitzak bere ezaugarri pertsonalekin, eskola komunitate batean egon ahal dela erakutziz.
Obra honeta, esperientzia ezberdinen bidez ikus dezakegu eguneroko praktiketan inklusioa lortzea posiblea dela eta nola aurrera eraman behar dugun esaten digu.

Kapituluka banatua dago eta, hauetan integrazio-inklusioaren arteko ezberdintasunen azterketatik kurrikuluma egokitzeko bideetarainoko azterketa egiten du.

Hortaz, Hezkuntza Bereziko irakasleak, aztertzaileak, politikoak, eskola zuzendariak, ikasgelako eta laguntzako irakasleak, psikodepagogoak... liburu honetaz baliatu ahal dira.


NUEVE IDEAS CLAVE. APRENDIZAJE COOPERATIVO (2008)- Pere Pujolas Maset

Ikasle-ikasleen eta ikasle- irakasleen artean ematen diren garrantzizko interakzioei buruzko hausnarketa egiten du, eta hau praktikara nola eraman dezakegu erakusten digu.

Interakzio kooperatiboa oinarritzan duten ekintzak nola bultzatzen eta nola sortu eta diseinatzen diren azaltzen digu, konpetibitatetik eta konpetentziatik aldenduz.

Beraz, Ikaskuntza kooperatiboa ikasleen artean ematen den anizasunari erantzuna ematen dion baliabidea dela aztertze du, ikuspuntu inklusibo batetik.

Liburuak estruktura argia du, planteatzen dizkigun ideiak ondo ulertzeko eta aldaketan egin beharraen garrantzia ikusteko.
Gustatuko litzaiguke euskarazko publikazioren bati buruz idaztea, baina hauek oso eskasak dira, eta aipatutako lau liburuak dira interesgarrienak

Por cuatro esquinitas de nada - Jéröme Ruillier

Por cuatro esquinitas de nada






Lautxiko bere lagun Borobiltxoen etxean jolastu nahi du, baina... ez da atetik sartzen! Atea borobila da, bere lagunak bezala.

"Eskinak moztu beharko diziogu" - esaten dute Borobiltxoek.

"Oh ez ez!- dio laukitxok- Mina egingo dit!"

Zer egin ahal dugu? Laukitxo ezberdina da. Ez na inoiz borobila izango.


Ipuintxo hau inklusioa eta integrazioaren inguruan dabil.

Norbanakoa ( laukitxoa) era indibidualean bere lagunekin (borobiltxoekin) jolastu dezake, inork ez du ukatzen "ezberdina" denarekin jolastea, arazoa dator "ezberdinak" gure gunera etorri nahi duenean (etxera). Bidea errazteko ez gara gai. "Ezberdina" dena aldaketa egin behar duena dela pentsatzen dugu, gainontzekoak garen moduan bihurtzea eskatzen dugu, era honetan " laukitxo etxera sartu ahalko da".

Liburuak azaltzen digu, agian, ez garena hain zurrunak izan behar, toleranteak izan behar garela, akaso, eraldatu behar dena, gizarteak eskatzen dituen exijentziak direla.

Hortaz, gure inguruan ematen diren honelako egoerak, kasuak... beste prespektiba batekin ikusi behar ditugu, eta ikuspuntu berri honetan gauzak berdin ikusten diren galdetu.

Gainera, ipuintxo hau bai eskoletan bai etxean lantzea oso erabilgarria izan daiteke, askotan, egoera hauek ematen direlako umeen artean eta hauek, honen aurrean, zer nolako erantzuna eman behar duten ez dakitelako, inklusioa eta integrazioaren arteko ezberdinasunak ez dituztelako ikusten.

Beraz, errekurtso baliagarri eta interesgarri gisa ikusten dugu, inklusiorantz aurrerapausoa emateko.

2010/05/03

Ikaskuntza kooperatiboa eta aniztasuna

Argi dago gure eskoletan aniztasuna ematen dela , hau da, mota guztietako haurrak aurkitzen ditugu, gaitasun handiko haurrak, gutxikoak, kanpokoak diren ikasleak, arazoak dituzten haurrak... , eta horri erantzuteko zerbait egin behar dugu.
Horretarako, guk irakasleok, ikaskuntza kooperatiboa eskaini behar dugu eskoletan. Ikaskuntza kooperatiboa taldelanean oinarritzen da, hau da, haurrek taldetan lan egiten dute, eta taldeak gehienez 5ekoak izango dira, hala ere, hoberena 4ko taldeak sortzea izaten da, modu honetan, haur bat ez da inoiz bakarrik geldituko.
Taldeetan lan egiten badute elkarrekiko laguntza emango da, hau da, bata bestea laguntzeko prest egongo da, edo hori da behintzat guk honekin lortu nahi duguna. Gainera, taldelanak antolatzerakoak hainbat gauza izan behar ditugu kontutan taldea aurrera ongi joateko, esate baterako, gaitasun handiko haur bat gaitasun gutxiago duen batekin jarriko dugu; beste biak, gaitasun ertaineko haurrak izango dira. Modu honetan bakoitzak gauza ezberdin bat eskeintzeko aukera izango du, eta gaitasun gutxiko haurra laguntza eukiko du denbora guztian.
Bestalde, zaila da metodo hau aurrera eramatea, baina haurrak honetarako prestatzen baldin baditugu, ikaskuntza kooperatiboa haurrekin aurrera eramatea errazagoa izango da eta eraginkorra bihurtuko da.

2010/04/28

Blog-ak ikasgeletan

Etengabe ikasgeletan zer landu behar den eta zertarako aipatzen dugu; ikaskuntza kooperatiboa zergatik eta zertarako; baina ez ditugu tresnarik, baliabiderik, lan egiterako orduan ezinbestekoak eta eskuragai izan behar ditugun erraminta horiek aipatu.

Hortaz, post honetan, teknologia berriekin murgilduz, klase barruan lan kooperatiboa bultzatzen saiatuko gara. Nola?

Aurrera eginez gure lehenengo tresnarekin: BLOG-a





Wikipediak dioenez, "bloga istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da.Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat."

Hau guztia kontuan izanda, Blog-ak eskaini ditzakeen aukeretaz baliatuz etekin handiak lor ditzakegu gure ikasleentzat. Dena den hurengko post batean sakonduko dugu gehiago Blog-ek klase barruan izan dezaketen erabilerari buruz.

Trebetasun sozialen ikasketa

Argi ikusten da trebetasun hauek ezin direla egitura indibidualista edo egitura lehiakor batean garatu. Garatzen diren trebetasun sozialak, hauekin erlazionatuak daude:
trebetasun kognitiboak:
- hasierako egoera ikusteko ahalmena, hau da, arazoaren jatorria edo kausa.
- beste bideak bilatzeko ahalmena: erantzun gehienak aurkitzea.
- ondorioak aurreikusteko ahalmena
- besteen lekuan jartzeko ahalmena
- dauden baliabideekin, lortu nahi den helburua ebaluatzeko ahalmena

Ikasketa kooperatiboko talde baten elkarreragina eta parte hartze berdintasuna

Parte hartze berdintasunaz irakaslea arduratze da. Elkarreragina aldiz, momentuko ikasketan komprometitutako kideen portzentaia du eragina. Horregatik, 3 eta 5 kideko taldeak baino, hoberena izango litzateke 4 kideetako taldeak egitea.

Irakaslea:
ikasketak errezagoak egiten dituena da.
Lan taldearen sustatzailea, kudeatzailea eta koordinatzailea da.
Ikasleak orientatzen ditu beren arazoen konponketarako.

Taldearen funtzionamenduaren arauak

Teknika batzuk esperimentatzen dira.
Tutoriak: funtzinamendurako arauak jartzea. Horretarako, talde nominala erabili behar da.Jarritako arau batzuk edo gehienak, trebetasun sozialekin bat etorriko dira.

2010/04/14

Taldeko koadernoak

Askotan azaldu dugun moduan, hezkuntza kooperatiboan ikasleak taldeka egotea oso garrantzitsua da, estimulu bat baita, gaitasun gehiago eta gutxiago dituzten ikasleentzat. Eta talde hauek askotan "taldeko koadernoa"z baliatzen dira, erabilgarritasun handiko baliabide didaktikoak baitira, taldeei laguntzen dielako ikaskuntza kooperatiboa aurrera eramaten eta autoorganizatzen. Honako aspektuak agertzen dira hauetan:

Taldearen izena
Koadernoaren azalean edo lehenengo orrietan agertzen da eta ikasleek komunean aukeratutako taldearen izena adierazten du, honi esker, ikasleak talde baten parte sentitzen dira eta adostasunetara heltzeko gaitasuna garatzen du.

Taldekideen izenak
Honetan taldekideen izenak agertzen dira, askotan hauen argazkia edota ezaugarri espezifikoak ere adieraziz.

Taldeko ardurak eta eginkizunak
Taldean ardura eta eginkizun aurrera eraman behar duten finkatzen dute, kontuan izanda:
- Talde bakoitzean arduren izenak desberdinak izan daitezkeela.
- Rol ezberdinak aurrera eraman behar direla.
- Taldekide bakoitzak ardura bat aurrera eraman behar duela.
- Ardurak txandakakoak direla.
- Aldizka ardura bakoitzaren eginkizunak aztertzen direla.
- Ikasleek haien artean ardura bakoitzaren eginkizunak aurrera eraman behar dituztela eskatu.

Funtzionamenduaren arauak
Koadernoan gelako funtzionamentu arauak agertu behar dira, eta hauei taldeko arau espezifikoak gehitu ahal zaizkie.

Taldeko planak
Koadernoan ere adierazi beharko dira, denbora zehatz batean haien helburuak lortzeko, aurrera eraman behar dituzten planak.

Saioen egunerokoa
Saio bakoitzaren amaiera, taldekideek saioaren ebaluazioa egin behar dute eta hau koadernoko atal honetan idatzi.

Aldizkako taldeko berrikusketa
Planen amaieran, lehen aipatutako taldeko planen atalean bildutakoa berrikusi behar da.

2010/04/13

Beldurrak eta Galderak

Eskola Inklusiboaren aurrean eta eskoletan hezkuntza kooperatiboa martxan jartzearen aurrean berdur eta galdera asko sortzen dira. Hauek dira ohikoenak:


- Ez du behera egingo hezkuntza mailak?

Ez, hezkuntza mailak ez du behera egiten, eta hau ikerketa askok egiaztatu dute: Ainscow, Gonzalez, Parrilla; Oakes, Gamoran, Page...


- Ikasleak gustura egongo dira?

-> Ez. Ikasleak ez badira integratzen, eta baztertuak badaude " hauek eta besteak"

-> Ez. Ez badute parte hartzen.

-> Bai. Ezagutu, adizkidetu, onartu, parte hartu, taldeka eraiki... eta abar egiten badute.


- Ez da korrontez kontra joatea?

-> Bai, Eskolaren erresistentzia eta borrokaz ohartzea, eta hezkuntza misio eta aukera moduan ulertzea da.

-> Demokrazian irakastea da, herritartasun arduratsuan.

-> Borroka, ikerketa, irekiera, arriskua... suposatzen duen ikasleen eta irakasleen aukera da.


- Izen aldaketa baino ez da?

-> Ez, izen aldaketa baino gehiago da.

Integrazioa ----------------------> Inklusioa


Ikasle jakinak ------------------->Ikasle guztiak
Ikasleei zuzendua --------------->Ikasleei eta Eskolari zuzendua
Eskola erdigunea ---------------->Gizartea erdigunea
Gakoa: Irakasle espezialistak ---->Gakoa: Irakasleak
Deskriminazioaren
kontrako politika----------------->Politika komunak



Beraz, nahiz eta hezkuntza mailan desafio bat izan, ikusten dugu nola Hezkuntza sistema hau martxan jartzen badugu emaitzak positiboak izan daitezkeela, beti ere sistema hau era egokian txertatzen badugu.

2010/04/12

Ikasketa kooperatiboaren estruktura

Ikasketa kooperatiboa eskoletan ezartzea ikasgelako ikasketa estruktura aldatzea suposatzen du, hau da, jarduera kooperatiboaren estruktura lortu behar da, hala ere beste estruktura batzuk ematen dira, hain zuzen ere jarduera indibidualaren estruktura eta jarduera konpetitiboaren estruktura.
Jarduera indibidualaren estruktura
- Jarduerak: Ikasleek bakarrik egiten dute lan, beste ikaskideetan erreparatu gabe.
- Helburua: Ikasleek bere helburua lortzen dute beste ikaskideetan erreparatu gabe.
- Autoritatea: Ikasle- irakasle eta ikasle- ikasle erlaziorik ez dago, irakaslea da arduradun bakarra eta ikasleak hartzaile pasiboak.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntzaren beharra dute eta laguntza hau momentu puntualetan jasoko dute, eta agian ikaskide batera ere bai.
Jarduera konpetitiboaren estruktura
- Jarduerak: Ikasleek bakarrik egiten dute lan beste ikasleekin lehiatuz.
- Helburua: Beste ikasleak baino lehenago amaitzea da helburua, eta hau lortzen dute beste ikasleren bat lehenago lortu ez badu.
- Autoritatea: Ikasle- irakasle eta ikasle- ikasle erlaziorik ez dago, irakaslea da arduradun bakarra eta ikasleak hartzaile pasiboak.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntzaren beharra dute eta laguntza hau momentu puntualetan jasoko dute, beste ikasleen laguntza jasotzea oso zaila da.
Aurreko estruktura hauek dira gaur egun zentru askotan ematen direnak baina gure helburua jarduera kooperatiboaren estruktura zabaltzea eta eskoletan txertatzea da.
Jarduera kooperatiboaren estruktura
- Jarduera: Ikasleek talde txikiak osatzen dituzte elkar laguntzeko eta animatzeko.
- Helburua: Ikasleek ikasten dutenaz gain beste ikasleei laguntzea da helburua, eta hau lortzen da beste ikasleek lortu badute.
- Autoritatea: Ikasleen artean interakzia dagoenez, irakasleak eta beste ikasleek irakasten dutena ikasten dute.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen beharra dute eta estruktura honekin bai irakaslearen bai ikasleen laguntza izango dute.
Beraz, hau da pixkanaka pixkanaka lortu behar duguna

Ikasleen elkarrekintza erraztu, hobetu eta sustatu behar dira.

Lehen aipatu dugun moduan, Ikaskide ezberdinak elkar ikas dezaten ezintasunak eta arruntak diren ikasleen elkarrekintza erraztu, hobetu eta sustatu behar dira, batak eta besteek elkar daitezen, espazioa eta denbora konpartitu behar dute, ikasi behar dituzten gaitasun sozialak lortu behar dutelako.

Esparru naturaletan garatutako gizarte estrategiak.

Estrategia hau ikasle arruntak eta ezintasunen bat duen ikasleak egoera naturtal batean jokatu daitezen, ezintasuna duen ikasleak naturalki sartuta egon behar da sartuta klase arrunt batean.

Anistazunari arreta estrategia ikasgelaren barruan.


Ikasle guztiei, ezintasuna eduki ala ez, irakaskuntza eta hezkuntza jarduera berdinetan parte hartzeko aukera ematen zaie. Horretarako ikasgela inklusiboa bakoitzan hiru puntu pedagogiko hartuko dira kontutan.

1. irakaskuntzaren pertsonalitatea
2. ikasleen autonomia
3. irakaskuntzaren egitura kooperatiboa

Ikaskide ezberdinekin ikastea bidezkoa, beharrezkoa eta posiblea da

Eskola, pertsona guztietak hartzeko prest dago. Ikasleak, komunitateko eskoletan barneratzen dira, ezaugarri pertsonalak eta hezkuntza beharrak izan arren.

Hezkuntzako planteamendu inklusiboa beharrezkoa da gaitasun desberdinak dituzten ikasleentzat edo “desberdintasun” nabarmenagoak dituztenentzat, Egoera hau, ikasle arruntentzako onuragarria da.
Ikasle ezberdinak batera ikas dezaten lortzen bada, ez dugu ikastea bakarrik lortuko, baizik eta garrantzitsuagoa den gauza lortuko dugu. Elkar ikastea, eskoletan elkar egotea eta elkar bizitzea, daukaten desberdintasun horiek kontutan izanda.
Gizarte inklusiboa lortu nahi bada, eskola inklusiboa bultzatu beharko da.

Ikasle ezberdinak batera ikastea posiblea izateaz gain, beharrezkoa eta bidezkoa da. Arduratu behar zaiguna, hetereogenitatea lortzea da, ikasleak batera irakatsi ahal izateko

2010/04/09

Ikasleen artean interakzioa emateko 3 programa

Aurreko sarreretan aipatu dugun moduan ikasleen artean interakzioa egotea ezinbestekoa da, eta hau emateko 3 programa proposa ditzakegu.

Gaingabezia edo jarrera arazoa larriak dituzten ikasleei gaitasun sozialak irakatsi eta garatzeko programa.

Ikasle hauekin 3 mailetan banatutako helburuak landu behar ditugu:

- Irakasleek segurtasuna ematen dietela konprobatu behar dute ikasleek.
- Irakaslearekin experimentatu behar dute ikasleek.
- Jarrerak moldatu ahal dituztela ikusi behar dute ikasleek.

Eta helburu hauek 4 estrategien bitartez lortu ditzakegu:

- Ikasle - irakasle artean erlazio positiboak dakartzaten ekintzak egin.
- Komunikatzeko sistema ezberdinak irakatsi.
- Eskolako baldintzak toleratzen irakatsi.
- Komunikatzeko baliabide desegokiak ez erabiltzen irakatsi.

Gainera, ikasle hauekin moztu beharreko espiral bisiotsua ematen da: hasieran ikaslea minduta, haserretuta...sentitzen da, eta ikaslea txarto sentitzen denean jarrera desegokia du, baina jarrera honek epe luzean fustrazioa dakar, berriro ere ikaslea minduta, haserretuta... sentiaraziz.


Ikasle arruntak gaingabezia duten ikasleen integrazioarekin aktiboki parte hartzen irakatsi eta motibatzeko programa.

Gaingabezia duten ikasleen integrazioan ikasle arrunten parte hartzea elementu klabea da, horretarako bi estrategia ditugu:

- Ohiko kurrikuluma + eduki gehigarriak: aniztasunaren inguruko eduki gehigarriak erabiliz, ikasle arrunten jarrera aldatzean datza.

- Kurrikulum inklusiboa: ikastetxe bakoitzaren kurrikulum orokorraren barnean eduki berriak txertatzean datza.


Gaingabezia duten ikasleen eta ikasle arrunten arteko interakzioa erraztu, bultzatu eta hobetzeko programa.

Ikasle ezberdinen arteko interakzioa erraztu bultzatu eta hobetzeko bi estrategia erabili ditzakegu:

- Marko naturalean taldearen sozializazioa aurrera eramatea: Ikasleek haien artean naturaltasunez jokatzeko egoerak sortzea.

- Ikasgela barruan aniztasuna tratatzeko estrategia: Ikasle guztiek ikasketa jarduera berdinak egitea 3 puntu kontuan izanik: Hezkuntzaren pertsonalizazioa, Ikasleen autonomia eta Estruktura kooperatiboa duen ikasketa.

Trebetasun sozialak talde txikietan

Ikasleak apurka-apurka euren taldeko lanen trebetasunak hobetuz joango dira.

Horretarako irakasleak aipatutako trebetasunak irakasteko ezaugarri hauek izan behar ditu kontuan:

- Zehatzak izatea, edukiak modu argian azalduz.

- Trebetasun bakoitza modu eragilean definitzea.

- Apurka hastea, hau da, ezin ditugu ikasleak geheigizko informazioz kutsatu.

- Trebetasuna praktikara eramatea.

Trebetasun sozialarekin batera, ikasleak taldeko lanen jarrerak, baloreak eta trebetasunak garatuko dituzte eta ikasle bakiotzak bere ikuspuntua azaleratzeko, defendatzeko eta onartzeko gai izango dira.

Trebetasun sozialak

Ikaskuntza koperatiboak oinarrizko konpetentzia batzuk garatzen laguntzen du, horien artean; "Trebetasun Sozialak" ditugu aztergai.

Trebetasun sozialak garatzea ezinbestekoa da baina gauza da nola garatu.
Aipatu bezala trebetasun hauek baliagarriak dira pertsonen arteko gatazkak konpontzeko eta egoki garatzen baditugu trebetasun kognitiboak eta adimen intrapertsonalak garatuz doaz.

Izan ere, trebetasun hauekin batera ikasleak balore moralak bereganatuko dituzte.

Talde koperatiboak gauzatzeko oinarrizko elementuak

Talde koperatiboak aurrera eramatea ez da batere erraza eta hauxe behin eta berriz aipatu dugu aurreko sarreretan.

Aditu batzuen aburuz, talde koperatiboak eratzeko hainbat elementu garatzea ezinbestekoak direla diote, horietako batzuk;

Berdintasunezko aukerak , jardueren, errekurtsoen, rolen eta helburuen elkarmenpekotasun positiboa, ikasleen interakzio estimulagarria, ardura pertsonala eta hobetzeko autoebaluazioa egitea bermatzen du.

Beraz, aipatutako elementu hauek garatu behar dira talde koperatiboak aurrera egin ahal izateko. Esan bezala, taldeak aurrera eramatea ez da pertsona baten zeregina, baizik eta kolektibo oso baten presentzia eta inplikazioa beharrezkoak dira.

2010/04/08

Taldeak egituratzea

Talde lana modu eraginkorrean egituratuta badago, interbentzio maila garatzen da.

Honekin batera, ikasleak elkarrekin lan egiteaz gain, eskolaz kanpo elkar lanean ibiliko dira. Beraz, ikasleak elkar erlazionatuko dira eta elkarrekiko dependentzia baikorra izango dute. Honen helburua, elkarri lagunduz, bakoitzak bere gaitasunen arabera ikastea delarik.

Talde lankidetza ere garatuz joango da eta honek ikasleak taldean lan egitea eskatzen du. Honekin jarraituz, talde koperazioa indartuz eta garatuz doa, ikasleak euren artean koperatzen ikastea ahlabidetzen du; kutsu solidarioa erakutsiz, motibazioa eta elkarlaguntza sustatuz.

Egitura koperatiboen bila

Ikaskuntza kopeartiboa aurrera eramatea pedagogia konplexua eskatzen du. Beraz, ikasleentzat ez da erraza elkarrekin lan egiten hastea. Horretarako, "zerbait" bilatu behar da elkarrekiko interakzioa bultzatzen duena; Egitura Koperatiboak besteak beste.

Beraz, ikasleak taldeka lan egitean, esperientzia baikorrak bizitzen direla eta kideen laguntza presente dagoela kontuan izango dute eta hortik abiatuta lagungarri egingo zaie egungo bizitzan murgildu ahal izateko.
Baina kontuan har dezagun talde lana eraginkorra izateko baldintza hauek betetzea ezinbestekoak direla:

- Lortu nahi diren helburuak zehaztuta egon behar dira, hau da, ikaskuntza koperatiboan, bukaerako ezagutzak hasierakoak baino aberatsagoak izango dira.

- Elkarri laguntzea, koperazioaren bidez ikaskuntza aurrera egiteko. Nortasunaren elkarmenpekotasun positiboa erakutsiz eta bakoitzaren konpromezua indartuz.

2010/04/07

Ikasle- irakasle / ikasle-ikasle arteko harremanak

Ikaskuntza koperatiboa eraginkorra suertatzeko ikasle- ikasle arteko harremanak zein irakasle- ikasle arteko harremanak ezinbestekoak dira. Izan ere, harreman hauek egoki landuz gero gelaren giroa aberatsagoa izango da lan egiten hasteko.

Esan bezala, ikasle-ikasle arteko harremanak ezienbestekoak dira, baina guk geuk, ikasle-irakasle arteko harremanetan erdiratuko gara. Horretarako honako pautak ditugu aztergai:

- Irakasleak ikasle guztiak berdintzat hartzen ditu, bakoitzaren beharrak eta gabeziak kontuan izanda.

- Ikasle ororen ezberdintasunak aintzat hartzen ditu.

- Irakasleek irakasten dutenaren inguruan, ezagutzak etengabe sakontzen dituzte.

- Irakasleak energiaren bidez irakasten dute materia, eurak energia positiboaz kutsatzeko helburuarekin.

-Irakasleak ikaslearen independetzia eta autonomia lortzeko estrategiak erabiltzen dituzte.

-Irakasle eta ikasleak batera, jarrera arauak ezartzen dituzte.

Gela inklusiboetan ikasle ezberdinei arreta eskainiz.

Aurrekoarekin jarraituz, konturatzen gara ikasleak euren gaitasunak eta trebetasunak zein gaitasun eta trebetasun sozialak garatzen dituztela.
Zertarako? Hiritar moduan euren gaitasunak eta trebetasunak modu eraginkorrean garatzeko. Izan ere, komunitate baten partaideak, pertsona autonomoak, kritikoak eta arduratsuak izan daitezen.

Aipatu bezala eskolan ikasle ezberdinak topa ditzakegu. Horretarako eskola inklusiboa pedagogia konplexuaz baliatzen da premia berezidun ikasleei merezi duten atentzioa eskaintzeko.

Ohikoa denez, egoera honen aurrean, hainbat eta hainbat programa proposatu dira ikasle bakoitzaren beharrak asetzeko;

- Premia berezidun ikasleei trebetasun sozialak garatzen eta irakasten dituzten programak.

- Ikasle guztiak elkar erlazionatzen, motibatzen eta integratzen dituzten programak.

-Ikasle ezberdinen arteko interakzioa, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak direla jakinda.

Baloreen bidezko jakintzak eskola inklusiboan

Eskolan hainbat jakintza mota garatzen dira.
Alde batetik, jakintza entziklopedikoak ditugu eta bestetik baloreen bidezko jakintzak.
Betidanik jakintza entziklopedikoetaz baliatu gara klaseak aurrera eramateko, baina eskola inkusiboak aurrera paso itzela egin du eta baloreen bidezko jakintzak garatzea ezinbesteko hartu ditu;
*Ezagutzen jakin: bizi diren inguruan beharrezkoak diren ezagutzak barneratu behar dituzte. Honek besteekin erlazionatzea ahalbidetuko du.
* Egiten jakin: talde lanean, elkar lanean eta harremanetan oinarritzen da.
* Izaten jakin: hiritar solidario eta arduratsua bermatzen du. Horretarako adierazpen, sentimendu eta sormenerako askatasuna garatuko direlarik.
* Elkar bizitzen jakin: ikasleen arteko koperazioa eta elkarlana ahalbidetzen du. Horretarako ezinbestekoa den balorea egokitasunez garatu behar da: Errespetua.

2010/04/06

Ikasleen eskubideak

Ikasle ezberdinetaz hitz egin ondoren, ikasle guztien eskubideetaz arituko gara.


Denok badakigu ikasle guztiek eskubide berdinak dituztela, hezkuntzarako eskubidea, aukera berdinetarako eskibidea eta gizartean parte hartzeko eskubidea, eta hauek hezkuntza kooperatiboak eta eskola inklusiboak praktikan jartzen sailatzen dira.


Hezkuntzarako eskubideaz ari garenean, ikus dezakegu nola gaingabezia duten ikasleek hezkuntza jasotzeko eskubidea duten, baina, ohiko eskoletan barneratzeko aukerarik ez. Beraz kontraesanak aurkitzen ditugu, herrialdeek eskubidea onartzen baitute baina ikasle oso ezberdin hauek baztertuz.


Aukera berdinetarako eskubideari dagokionez, esan dezakegun ikasle guztiak ez ditugula era homogeneoan eta era berdinean tratatu behar, baizik eta bakoitzak behar dutuen behar espeziikoak kontuan hartuta.


Eta azkenik, gizartean parte hartzeko eskubideari erreparatuz, ume guztiek, gaingabezi batekin edo ez, komunitateko eskola arruntera joan behar direla eta beste kideekin jarduera normaletan parte hartu behar dutela esan nahi du.


Baina aipatutako eskubide hauek baloreetan bihurtu behar ditugu eta hau da eskola inklusiboak eta hezkuntza kooperatiboaren helbura.


- Justizia: gaingabezia dutenek berdintasuna eta askatasuna izateko, gizartea ez baita zuzena hauekin.


- Solidaritatea: bizitzako arauak aldatu eta normalizatu behar dira, oinarri solidario batekin, kultura inklusiboa gizartean barneratzeko.


- Zoriontasun indibiduala eta kolektiboa: gaingabezia dutenek gizarte honetan zoriontsu izatea zaila da, eta gainontzekoak egoera honekin zoriontsu izatea neketsua. Hortaz, solidaritatearen bidez zoriontasun indibiduala lortu daiteke, zoriontasun kolektiboa lortzeko.

2010/04/02

Ikasle ezberdinak

Aurreko sarreran aipatu genuen bezala, eskola inklusiboa ikasle ezberdinak bertan ikasi dezaketen eskola da, baina, Zer esan nahi du ikasle ezberdinak?

Argi dago ikasle ezberdinak edozein ikastetxetan aurki ditzakegula, persona guztiok baititugu ezberdintasunak, baina, kasu honetan, ezberdintasun handietaz ari gara, hau da, baliabide berezi eta desberdinak behar dituzten ikasleetaz.

Hortaz, bai ikasle ezberdinak bai ikasle oso ezberdinak batzen dituen eskola heterogeneoa izango da eskola inklusiboa.

Hala ere, aipatu behar dugu, askotan ezberdintasun arruntak, ezberdintasun handiak irakasleak, gizartea... sortzen dituztela, ikasleen artean bereizketak eginez, ahal eta nahi dutenak eta ahal ezin eta nahiz ez dutenak.

Bereizketa hauek egitea oso arriskutsua da, hasieran okerra dena benetako "arazoa" bihurtu daitekeelako.

Hala ere, adieraztekoa da, ikasle ezberdinak batera ikastea positiboa dela:

- Gaingabezia duten ikasleentzako: beste ikasleekin duten interakzioak ikaskuntza eta garapena estimulatzen duelako.

- Gaingabezia ez dutenentzat: interakzioak eta laguntzak gaitasun ezberdinen garapena dakarrelako.

- Gizartearentzat: guztiok elkarrekin bizi gaitezkeelako.

Beraz, guztiok batera ikastea beharrezkoa, posiblea eta bidezkoa da, nahiz eta prozesu zaila izan.

2010/03/28

Hezkuntza kooperatiboa eta eskola inklusiboa

Teoriako lehenengo post honetan eskola inklusiboa eta hezkuntza kooperatiboa zertan datzan azalduko dugu.
Hezkuntza sistema honen eskola, inor baztertzen ez duen eskola da. Diskriminazioak ekiditeko bide anitzak zabalduz eta guztiontzako ikasketa integrala bilatuz.
Eskola inklusiboa eta hezkuntza kooperatiboa oso loturik dauden kontzeptu ezbedinak direla gogoan izan behar dugu:
Batetik, ikasle ezberdinak gela berdinean egoteko, ikasketa estruktura kooperatiboa behar duelako, eta bestetik, ezin delako kooperaziorik egon ikasleren bat baztertu bada, beraz, ikasgela ez litzateke inklusiboa izango.

2010/03/24

HeZkUnTza KoOpeRatIBoArI BuRuzKO 10 wEb OrRi iNtErEsGarRi

1. http://www.escuelainclusiva.cl/

2.http://haciaunaescuelainclusiva.blogspot.com/

Hezkuntza Berezian lizentziatua den ikasle batek unibertsitatean izandako esperientzia pertsonala kontatzen digu. Izan ere, eskola inklusiboarekin bat datozen hainbat web lagungarri eskaintzen dizkigu, hauetatik abiatuz lan egiteko.

3. http://dinamicasojuegos.blogspot.com/search/label/Alumnos

Eskola inklusiboa aurrera eramateko eta talde dinamika mantentzeko haibat joku didaktiko proposatzen dira.

4. http://www.co-operation.org/

Minesotako unibertsiteak hezkuntza kooperatiboari buruz eta eskola kooperatiboei buruz egindako ikerketa aurkitu ahal izango dugu bertan, ezaugarri garrantzitsuenak aipatzen dituelarik.

Hizkuntza: Ingelesa

5. http://www.lauracandler.com/

Laura Candler irakaslearen blog-a dugu hurrengoko orrialdea. Espazio honetan, irakasgai desberdinak irakasteko teknika eta ekintza desberdinak ezagutzeko aukera izano dugu, baita irakaskuntza kooperatiboa buruteko jarduera ugari ere.

Hinzkuntza: ingelesa

6- http://www.jigsaw.org/

Ikaskuntza kooperatiboaren teknikarik ezagunetarikoaren web ofiziala da: buru-hausgarriena.
Bertan, historia, aplikatzeko era, liburuak eta teknika honi burzko artikulo desberdinak topa ditzakegu.

Hizkuntza: ingelesa

7. http://educarenladiversidad.blogspot.com/


8. http://trabajocooperativoenelaula.blogspot.com/2009/01/buckminster-fuller.html

9. http://tecnologia-didactica-educ-inclusiva.blogspot.com/

10. http://revistaeducacioninclusiva.blogspot.com/

Blog-aren gaia.

Aurreko postan komentatu dugun moduan, blog hau eratu dugu hezkuntza kooperatiboaz eta eskola inklusiboaz hitz egiteko eta gure esku dugun ahalik eta informazio gehien zabaltzeko.

Gai honetaz aritzearen arrazoiak anitzak dira, baina orokorrean esan dezakegu gaur egungo eskoletan hezkuntza sistema hau ezagutu eta txertatzearen beharra ikusten dugula, gure ustez egun dugun sistema askotan zaharkitua baitago eta sistema honen bitartez benetan hezkuntzaren helburuak lortuko direlakoan baitgaude.


Beraz, gure asmoa hezkuntza sistema eta eskola antolaketa honi buruzko informazioa zabaltzea da, denon eskura egon dadin.






2010/03/23

Blog-aren partaideak

Ongi etorri hezkuntza kooperatiboari buruzko blog honetara!!!

Bloga aurrera eramango dugun partaideiak Bilboko irakasleen eskolako, lehen hezkuntzako bost ikasle gara.





Goiko lerroan: Garazi, Ane, Estitxu
Beheko lerroan: Naia eta Ane