Hezkuntza kooperatiboa interesgarri baduzu eta hezkutza arloan ikasketak badituzu aukera desberdinak dituzu arlo hau joratzeko:
Mondragoneko unibertsitateak, kooperatibagintzan titulua eskuratzeko abagunea eskaintzen du.
Graduondoko honek ondoko norabidean ekarpena egin nahiko luke: batetik, ikuspegi sozial eta ideologikotik kooperatibagintzaren gaineko hausnarketa burutzeko elementuak eskura jarri; eta bestetik, gure kooperatibetan ideia kooperatiboaren trakzio eta hedatze lanean jardungo duten pertsonak prestatzeko baliabideak eskaini. Asmo horiek erdiesteko aditu-titulu honen hezkuntza eskaintzak ezaugarriak hauek izango ditu:
Formazio ideologikoa. Hezkuntza kooperatiboa ideien, debate sozial, ekonomiko eta etikoen eremuan kokatzeko ahalegina egingo da.
Formazio dialogikoa eta partehartzailea.
Formazio dinamikoa. Partehartzaileen esperientzia, kezka eta etorkizuneko erronkak trukatzeko une eta guneak sortuko dira.
Asmo eraldatzailea izango du programa honek. Kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsona konprometituak janztea izango du helburu, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaketenak.

Titulu honi buruzko informazio gehiago, hemen: http://http//www.mondragon.edu/posgrado/master-y-experto/copy_of_curso-experto-universitario-en-desarrollo-cooperativo/kooperatibagintzan-aditu-titulua
Jolas kooperatiboekin hezten proposatzen dudan bigarren aukera da. Asteburu bateko kurtsoa baino ez da, laburra bai, baina edozein hezitzailearentzat oso interesgarria eta aberagarria. Bertan, jolas kooperatiboak zer diren landuko da eta batez ere, jolastu, jolastu baino ez da egingo bertan jolas kooperatiboak sortu dezakeena zuzenean biziz.
Informazio gehiago:
Jorratzen ari garen gaia, hezkuntza kooperatiboa gai berria denez, oraindik ez ditugu eskuragarri behar beste kurtso, tresna eta infrmaziorik. Hala ere, pixkanaka pixkana hurbilduko zatzaigulakoan nago.
0 comentarios:
Publicar un comentario