Kaixo! Ongi etorri gure blogera!espero dugu gure postak erabilgarriak izatea eta aldi berean parte hartzea inolako erreparo barik.
RSS

2010/04/28

Blog-ak ikasgeletan

Etengabe ikasgeletan zer landu behar den eta zertarako aipatzen dugu; ikaskuntza kooperatiboa zergatik eta zertarako; baina ez ditugu tresnarik, baliabiderik, lan egiterako orduan ezinbestekoak eta eskuragai izan behar ditugun erraminta horiek aipatu.

Hortaz, post honetan, teknologia berriekin murgilduz, klase barruan lan kooperatiboa bultzatzen saiatuko gara. Nola?

Aurrera eginez gure lehenengo tresnarekin: BLOG-a





Wikipediak dioenez, "bloga istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da.Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat."

Hau guztia kontuan izanda, Blog-ak eskaini ditzakeen aukeretaz baliatuz etekin handiak lor ditzakegu gure ikasleentzat. Dena den hurengko post batean sakonduko dugu gehiago Blog-ek klase barruan izan dezaketen erabilerari buruz.

Trebetasun sozialen ikasketa

Argi ikusten da trebetasun hauek ezin direla egitura indibidualista edo egitura lehiakor batean garatu. Garatzen diren trebetasun sozialak, hauekin erlazionatuak daude:
trebetasun kognitiboak:
- hasierako egoera ikusteko ahalmena, hau da, arazoaren jatorria edo kausa.
- beste bideak bilatzeko ahalmena: erantzun gehienak aurkitzea.
- ondorioak aurreikusteko ahalmena
- besteen lekuan jartzeko ahalmena
- dauden baliabideekin, lortu nahi den helburua ebaluatzeko ahalmena

Ikasketa kooperatiboko talde baten elkarreragina eta parte hartze berdintasuna

Parte hartze berdintasunaz irakaslea arduratze da. Elkarreragina aldiz, momentuko ikasketan komprometitutako kideen portzentaia du eragina. Horregatik, 3 eta 5 kideko taldeak baino, hoberena izango litzateke 4 kideetako taldeak egitea.

Irakaslea:
ikasketak errezagoak egiten dituena da.
Lan taldearen sustatzailea, kudeatzailea eta koordinatzailea da.
Ikasleak orientatzen ditu beren arazoen konponketarako.

Taldearen funtzionamenduaren arauak

Teknika batzuk esperimentatzen dira.
Tutoriak: funtzinamendurako arauak jartzea. Horretarako, talde nominala erabili behar da.Jarritako arau batzuk edo gehienak, trebetasun sozialekin bat etorriko dira.

2010/04/14

Taldeko koadernoak

Askotan azaldu dugun moduan, hezkuntza kooperatiboan ikasleak taldeka egotea oso garrantzitsua da, estimulu bat baita, gaitasun gehiago eta gutxiago dituzten ikasleentzat. Eta talde hauek askotan "taldeko koadernoa"z baliatzen dira, erabilgarritasun handiko baliabide didaktikoak baitira, taldeei laguntzen dielako ikaskuntza kooperatiboa aurrera eramaten eta autoorganizatzen. Honako aspektuak agertzen dira hauetan:

Taldearen izena
Koadernoaren azalean edo lehenengo orrietan agertzen da eta ikasleek komunean aukeratutako taldearen izena adierazten du, honi esker, ikasleak talde baten parte sentitzen dira eta adostasunetara heltzeko gaitasuna garatzen du.

Taldekideen izenak
Honetan taldekideen izenak agertzen dira, askotan hauen argazkia edota ezaugarri espezifikoak ere adieraziz.

Taldeko ardurak eta eginkizunak
Taldean ardura eta eginkizun aurrera eraman behar duten finkatzen dute, kontuan izanda:
- Talde bakoitzean arduren izenak desberdinak izan daitezkeela.
- Rol ezberdinak aurrera eraman behar direla.
- Taldekide bakoitzak ardura bat aurrera eraman behar duela.
- Ardurak txandakakoak direla.
- Aldizka ardura bakoitzaren eginkizunak aztertzen direla.
- Ikasleek haien artean ardura bakoitzaren eginkizunak aurrera eraman behar dituztela eskatu.

Funtzionamenduaren arauak
Koadernoan gelako funtzionamentu arauak agertu behar dira, eta hauei taldeko arau espezifikoak gehitu ahal zaizkie.

Taldeko planak
Koadernoan ere adierazi beharko dira, denbora zehatz batean haien helburuak lortzeko, aurrera eraman behar dituzten planak.

Saioen egunerokoa
Saio bakoitzaren amaiera, taldekideek saioaren ebaluazioa egin behar dute eta hau koadernoko atal honetan idatzi.

Aldizkako taldeko berrikusketa
Planen amaieran, lehen aipatutako taldeko planen atalean bildutakoa berrikusi behar da.

2010/04/13

Beldurrak eta Galderak

Eskola Inklusiboaren aurrean eta eskoletan hezkuntza kooperatiboa martxan jartzearen aurrean berdur eta galdera asko sortzen dira. Hauek dira ohikoenak:


- Ez du behera egingo hezkuntza mailak?

Ez, hezkuntza mailak ez du behera egiten, eta hau ikerketa askok egiaztatu dute: Ainscow, Gonzalez, Parrilla; Oakes, Gamoran, Page...


- Ikasleak gustura egongo dira?

-> Ez. Ikasleak ez badira integratzen, eta baztertuak badaude " hauek eta besteak"

-> Ez. Ez badute parte hartzen.

-> Bai. Ezagutu, adizkidetu, onartu, parte hartu, taldeka eraiki... eta abar egiten badute.


- Ez da korrontez kontra joatea?

-> Bai, Eskolaren erresistentzia eta borrokaz ohartzea, eta hezkuntza misio eta aukera moduan ulertzea da.

-> Demokrazian irakastea da, herritartasun arduratsuan.

-> Borroka, ikerketa, irekiera, arriskua... suposatzen duen ikasleen eta irakasleen aukera da.


- Izen aldaketa baino ez da?

-> Ez, izen aldaketa baino gehiago da.

Integrazioa ----------------------> Inklusioa


Ikasle jakinak ------------------->Ikasle guztiak
Ikasleei zuzendua --------------->Ikasleei eta Eskolari zuzendua
Eskola erdigunea ---------------->Gizartea erdigunea
Gakoa: Irakasle espezialistak ---->Gakoa: Irakasleak
Deskriminazioaren
kontrako politika----------------->Politika komunak



Beraz, nahiz eta hezkuntza mailan desafio bat izan, ikusten dugu nola Hezkuntza sistema hau martxan jartzen badugu emaitzak positiboak izan daitezkeela, beti ere sistema hau era egokian txertatzen badugu.

2010/04/12

Ikasketa kooperatiboaren estruktura

Ikasketa kooperatiboa eskoletan ezartzea ikasgelako ikasketa estruktura aldatzea suposatzen du, hau da, jarduera kooperatiboaren estruktura lortu behar da, hala ere beste estruktura batzuk ematen dira, hain zuzen ere jarduera indibidualaren estruktura eta jarduera konpetitiboaren estruktura.
Jarduera indibidualaren estruktura
- Jarduerak: Ikasleek bakarrik egiten dute lan, beste ikaskideetan erreparatu gabe.
- Helburua: Ikasleek bere helburua lortzen dute beste ikaskideetan erreparatu gabe.
- Autoritatea: Ikasle- irakasle eta ikasle- ikasle erlaziorik ez dago, irakaslea da arduradun bakarra eta ikasleak hartzaile pasiboak.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntzaren beharra dute eta laguntza hau momentu puntualetan jasoko dute, eta agian ikaskide batera ere bai.
Jarduera konpetitiboaren estruktura
- Jarduerak: Ikasleek bakarrik egiten dute lan beste ikasleekin lehiatuz.
- Helburua: Beste ikasleak baino lehenago amaitzea da helburua, eta hau lortzen dute beste ikasleren bat lehenago lortu ez badu.
- Autoritatea: Ikasle- irakasle eta ikasle- ikasle erlaziorik ez dago, irakaslea da arduradun bakarra eta ikasleak hartzaile pasiboak.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntzaren beharra dute eta laguntza hau momentu puntualetan jasoko dute, beste ikasleen laguntza jasotzea oso zaila da.
Aurreko estruktura hauek dira gaur egun zentru askotan ematen direnak baina gure helburua jarduera kooperatiboaren estruktura zabaltzea eta eskoletan txertatzea da.
Jarduera kooperatiboaren estruktura
- Jarduera: Ikasleek talde txikiak osatzen dituzte elkar laguntzeko eta animatzeko.
- Helburua: Ikasleek ikasten dutenaz gain beste ikasleei laguntzea da helburua, eta hau lortzen da beste ikasleek lortu badute.
- Autoritatea: Ikasleen artean interakzia dagoenez, irakasleak eta beste ikasleek irakasten dutena ikasten dute.
- Gelako aniztasuna: Zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen beharra dute eta estruktura honekin bai irakaslearen bai ikasleen laguntza izango dute.
Beraz, hau da pixkanaka pixkanaka lortu behar duguna

Ikasleen elkarrekintza erraztu, hobetu eta sustatu behar dira.

Lehen aipatu dugun moduan, Ikaskide ezberdinak elkar ikas dezaten ezintasunak eta arruntak diren ikasleen elkarrekintza erraztu, hobetu eta sustatu behar dira, batak eta besteek elkar daitezen, espazioa eta denbora konpartitu behar dute, ikasi behar dituzten gaitasun sozialak lortu behar dutelako.

Esparru naturaletan garatutako gizarte estrategiak.

Estrategia hau ikasle arruntak eta ezintasunen bat duen ikasleak egoera naturtal batean jokatu daitezen, ezintasuna duen ikasleak naturalki sartuta egon behar da sartuta klase arrunt batean.

Anistazunari arreta estrategia ikasgelaren barruan.


Ikasle guztiei, ezintasuna eduki ala ez, irakaskuntza eta hezkuntza jarduera berdinetan parte hartzeko aukera ematen zaie. Horretarako ikasgela inklusiboa bakoitzan hiru puntu pedagogiko hartuko dira kontutan.

1. irakaskuntzaren pertsonalitatea
2. ikasleen autonomia
3. irakaskuntzaren egitura kooperatiboa

Ikaskide ezberdinekin ikastea bidezkoa, beharrezkoa eta posiblea da

Eskola, pertsona guztietak hartzeko prest dago. Ikasleak, komunitateko eskoletan barneratzen dira, ezaugarri pertsonalak eta hezkuntza beharrak izan arren.

Hezkuntzako planteamendu inklusiboa beharrezkoa da gaitasun desberdinak dituzten ikasleentzat edo “desberdintasun” nabarmenagoak dituztenentzat, Egoera hau, ikasle arruntentzako onuragarria da.
Ikasle ezberdinak batera ikas dezaten lortzen bada, ez dugu ikastea bakarrik lortuko, baizik eta garrantzitsuagoa den gauza lortuko dugu. Elkar ikastea, eskoletan elkar egotea eta elkar bizitzea, daukaten desberdintasun horiek kontutan izanda.
Gizarte inklusiboa lortu nahi bada, eskola inklusiboa bultzatu beharko da.

Ikasle ezberdinak batera ikastea posiblea izateaz gain, beharrezkoa eta bidezkoa da. Arduratu behar zaiguna, hetereogenitatea lortzea da, ikasleak batera irakatsi ahal izateko

2010/04/09

Ikasleen artean interakzioa emateko 3 programa

Aurreko sarreretan aipatu dugun moduan ikasleen artean interakzioa egotea ezinbestekoa da, eta hau emateko 3 programa proposa ditzakegu.

Gaingabezia edo jarrera arazoa larriak dituzten ikasleei gaitasun sozialak irakatsi eta garatzeko programa.

Ikasle hauekin 3 mailetan banatutako helburuak landu behar ditugu:

- Irakasleek segurtasuna ematen dietela konprobatu behar dute ikasleek.
- Irakaslearekin experimentatu behar dute ikasleek.
- Jarrerak moldatu ahal dituztela ikusi behar dute ikasleek.

Eta helburu hauek 4 estrategien bitartez lortu ditzakegu:

- Ikasle - irakasle artean erlazio positiboak dakartzaten ekintzak egin.
- Komunikatzeko sistema ezberdinak irakatsi.
- Eskolako baldintzak toleratzen irakatsi.
- Komunikatzeko baliabide desegokiak ez erabiltzen irakatsi.

Gainera, ikasle hauekin moztu beharreko espiral bisiotsua ematen da: hasieran ikaslea minduta, haserretuta...sentitzen da, eta ikaslea txarto sentitzen denean jarrera desegokia du, baina jarrera honek epe luzean fustrazioa dakar, berriro ere ikaslea minduta, haserretuta... sentiaraziz.


Ikasle arruntak gaingabezia duten ikasleen integrazioarekin aktiboki parte hartzen irakatsi eta motibatzeko programa.

Gaingabezia duten ikasleen integrazioan ikasle arrunten parte hartzea elementu klabea da, horretarako bi estrategia ditugu:

- Ohiko kurrikuluma + eduki gehigarriak: aniztasunaren inguruko eduki gehigarriak erabiliz, ikasle arrunten jarrera aldatzean datza.

- Kurrikulum inklusiboa: ikastetxe bakoitzaren kurrikulum orokorraren barnean eduki berriak txertatzean datza.


Gaingabezia duten ikasleen eta ikasle arrunten arteko interakzioa erraztu, bultzatu eta hobetzeko programa.

Ikasle ezberdinen arteko interakzioa erraztu bultzatu eta hobetzeko bi estrategia erabili ditzakegu:

- Marko naturalean taldearen sozializazioa aurrera eramatea: Ikasleek haien artean naturaltasunez jokatzeko egoerak sortzea.

- Ikasgela barruan aniztasuna tratatzeko estrategia: Ikasle guztiek ikasketa jarduera berdinak egitea 3 puntu kontuan izanik: Hezkuntzaren pertsonalizazioa, Ikasleen autonomia eta Estruktura kooperatiboa duen ikasketa.

Trebetasun sozialak talde txikietan

Ikasleak apurka-apurka euren taldeko lanen trebetasunak hobetuz joango dira.

Horretarako irakasleak aipatutako trebetasunak irakasteko ezaugarri hauek izan behar ditu kontuan:

- Zehatzak izatea, edukiak modu argian azalduz.

- Trebetasun bakoitza modu eragilean definitzea.

- Apurka hastea, hau da, ezin ditugu ikasleak geheigizko informazioz kutsatu.

- Trebetasuna praktikara eramatea.

Trebetasun sozialarekin batera, ikasleak taldeko lanen jarrerak, baloreak eta trebetasunak garatuko dituzte eta ikasle bakiotzak bere ikuspuntua azaleratzeko, defendatzeko eta onartzeko gai izango dira.

Trebetasun sozialak

Ikaskuntza koperatiboak oinarrizko konpetentzia batzuk garatzen laguntzen du, horien artean; "Trebetasun Sozialak" ditugu aztergai.

Trebetasun sozialak garatzea ezinbestekoa da baina gauza da nola garatu.
Aipatu bezala trebetasun hauek baliagarriak dira pertsonen arteko gatazkak konpontzeko eta egoki garatzen baditugu trebetasun kognitiboak eta adimen intrapertsonalak garatuz doaz.

Izan ere, trebetasun hauekin batera ikasleak balore moralak bereganatuko dituzte.

Talde koperatiboak gauzatzeko oinarrizko elementuak

Talde koperatiboak aurrera eramatea ez da batere erraza eta hauxe behin eta berriz aipatu dugu aurreko sarreretan.

Aditu batzuen aburuz, talde koperatiboak eratzeko hainbat elementu garatzea ezinbestekoak direla diote, horietako batzuk;

Berdintasunezko aukerak , jardueren, errekurtsoen, rolen eta helburuen elkarmenpekotasun positiboa, ikasleen interakzio estimulagarria, ardura pertsonala eta hobetzeko autoebaluazioa egitea bermatzen du.

Beraz, aipatutako elementu hauek garatu behar dira talde koperatiboak aurrera egin ahal izateko. Esan bezala, taldeak aurrera eramatea ez da pertsona baten zeregina, baizik eta kolektibo oso baten presentzia eta inplikazioa beharrezkoak dira.

2010/04/08

Taldeak egituratzea

Talde lana modu eraginkorrean egituratuta badago, interbentzio maila garatzen da.

Honekin batera, ikasleak elkarrekin lan egiteaz gain, eskolaz kanpo elkar lanean ibiliko dira. Beraz, ikasleak elkar erlazionatuko dira eta elkarrekiko dependentzia baikorra izango dute. Honen helburua, elkarri lagunduz, bakoitzak bere gaitasunen arabera ikastea delarik.

Talde lankidetza ere garatuz joango da eta honek ikasleak taldean lan egitea eskatzen du. Honekin jarraituz, talde koperazioa indartuz eta garatuz doa, ikasleak euren artean koperatzen ikastea ahlabidetzen du; kutsu solidarioa erakutsiz, motibazioa eta elkarlaguntza sustatuz.

Egitura koperatiboen bila

Ikaskuntza kopeartiboa aurrera eramatea pedagogia konplexua eskatzen du. Beraz, ikasleentzat ez da erraza elkarrekin lan egiten hastea. Horretarako, "zerbait" bilatu behar da elkarrekiko interakzioa bultzatzen duena; Egitura Koperatiboak besteak beste.

Beraz, ikasleak taldeka lan egitean, esperientzia baikorrak bizitzen direla eta kideen laguntza presente dagoela kontuan izango dute eta hortik abiatuta lagungarri egingo zaie egungo bizitzan murgildu ahal izateko.
Baina kontuan har dezagun talde lana eraginkorra izateko baldintza hauek betetzea ezinbestekoak direla:

- Lortu nahi diren helburuak zehaztuta egon behar dira, hau da, ikaskuntza koperatiboan, bukaerako ezagutzak hasierakoak baino aberatsagoak izango dira.

- Elkarri laguntzea, koperazioaren bidez ikaskuntza aurrera egiteko. Nortasunaren elkarmenpekotasun positiboa erakutsiz eta bakoitzaren konpromezua indartuz.

2010/04/07

Ikasle- irakasle / ikasle-ikasle arteko harremanak

Ikaskuntza koperatiboa eraginkorra suertatzeko ikasle- ikasle arteko harremanak zein irakasle- ikasle arteko harremanak ezinbestekoak dira. Izan ere, harreman hauek egoki landuz gero gelaren giroa aberatsagoa izango da lan egiten hasteko.

Esan bezala, ikasle-ikasle arteko harremanak ezienbestekoak dira, baina guk geuk, ikasle-irakasle arteko harremanetan erdiratuko gara. Horretarako honako pautak ditugu aztergai:

- Irakasleak ikasle guztiak berdintzat hartzen ditu, bakoitzaren beharrak eta gabeziak kontuan izanda.

- Ikasle ororen ezberdintasunak aintzat hartzen ditu.

- Irakasleek irakasten dutenaren inguruan, ezagutzak etengabe sakontzen dituzte.

- Irakasleak energiaren bidez irakasten dute materia, eurak energia positiboaz kutsatzeko helburuarekin.

-Irakasleak ikaslearen independetzia eta autonomia lortzeko estrategiak erabiltzen dituzte.

-Irakasle eta ikasleak batera, jarrera arauak ezartzen dituzte.

Gela inklusiboetan ikasle ezberdinei arreta eskainiz.

Aurrekoarekin jarraituz, konturatzen gara ikasleak euren gaitasunak eta trebetasunak zein gaitasun eta trebetasun sozialak garatzen dituztela.
Zertarako? Hiritar moduan euren gaitasunak eta trebetasunak modu eraginkorrean garatzeko. Izan ere, komunitate baten partaideak, pertsona autonomoak, kritikoak eta arduratsuak izan daitezen.

Aipatu bezala eskolan ikasle ezberdinak topa ditzakegu. Horretarako eskola inklusiboa pedagogia konplexuaz baliatzen da premia berezidun ikasleei merezi duten atentzioa eskaintzeko.

Ohikoa denez, egoera honen aurrean, hainbat eta hainbat programa proposatu dira ikasle bakoitzaren beharrak asetzeko;

- Premia berezidun ikasleei trebetasun sozialak garatzen eta irakasten dituzten programak.

- Ikasle guztiak elkar erlazionatzen, motibatzen eta integratzen dituzten programak.

-Ikasle ezberdinen arteko interakzioa, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak direla jakinda.

Baloreen bidezko jakintzak eskola inklusiboan

Eskolan hainbat jakintza mota garatzen dira.
Alde batetik, jakintza entziklopedikoak ditugu eta bestetik baloreen bidezko jakintzak.
Betidanik jakintza entziklopedikoetaz baliatu gara klaseak aurrera eramateko, baina eskola inkusiboak aurrera paso itzela egin du eta baloreen bidezko jakintzak garatzea ezinbesteko hartu ditu;
*Ezagutzen jakin: bizi diren inguruan beharrezkoak diren ezagutzak barneratu behar dituzte. Honek besteekin erlazionatzea ahalbidetuko du.
* Egiten jakin: talde lanean, elkar lanean eta harremanetan oinarritzen da.
* Izaten jakin: hiritar solidario eta arduratsua bermatzen du. Horretarako adierazpen, sentimendu eta sormenerako askatasuna garatuko direlarik.
* Elkar bizitzen jakin: ikasleen arteko koperazioa eta elkarlana ahalbidetzen du. Horretarako ezinbestekoa den balorea egokitasunez garatu behar da: Errespetua.

2010/04/06

Ikasleen eskubideak

Ikasle ezberdinetaz hitz egin ondoren, ikasle guztien eskubideetaz arituko gara.


Denok badakigu ikasle guztiek eskubide berdinak dituztela, hezkuntzarako eskubidea, aukera berdinetarako eskibidea eta gizartean parte hartzeko eskubidea, eta hauek hezkuntza kooperatiboak eta eskola inklusiboak praktikan jartzen sailatzen dira.


Hezkuntzarako eskubideaz ari garenean, ikus dezakegu nola gaingabezia duten ikasleek hezkuntza jasotzeko eskubidea duten, baina, ohiko eskoletan barneratzeko aukerarik ez. Beraz kontraesanak aurkitzen ditugu, herrialdeek eskubidea onartzen baitute baina ikasle oso ezberdin hauek baztertuz.


Aukera berdinetarako eskubideari dagokionez, esan dezakegun ikasle guztiak ez ditugula era homogeneoan eta era berdinean tratatu behar, baizik eta bakoitzak behar dutuen behar espeziikoak kontuan hartuta.


Eta azkenik, gizartean parte hartzeko eskubideari erreparatuz, ume guztiek, gaingabezi batekin edo ez, komunitateko eskola arruntera joan behar direla eta beste kideekin jarduera normaletan parte hartu behar dutela esan nahi du.


Baina aipatutako eskubide hauek baloreetan bihurtu behar ditugu eta hau da eskola inklusiboak eta hezkuntza kooperatiboaren helbura.


- Justizia: gaingabezia dutenek berdintasuna eta askatasuna izateko, gizartea ez baita zuzena hauekin.


- Solidaritatea: bizitzako arauak aldatu eta normalizatu behar dira, oinarri solidario batekin, kultura inklusiboa gizartean barneratzeko.


- Zoriontasun indibiduala eta kolektiboa: gaingabezia dutenek gizarte honetan zoriontsu izatea zaila da, eta gainontzekoak egoera honekin zoriontsu izatea neketsua. Hortaz, solidaritatearen bidez zoriontasun indibiduala lortu daiteke, zoriontasun kolektiboa lortzeko.

2010/04/02

Ikasle ezberdinak

Aurreko sarreran aipatu genuen bezala, eskola inklusiboa ikasle ezberdinak bertan ikasi dezaketen eskola da, baina, Zer esan nahi du ikasle ezberdinak?

Argi dago ikasle ezberdinak edozein ikastetxetan aurki ditzakegula, persona guztiok baititugu ezberdintasunak, baina, kasu honetan, ezberdintasun handietaz ari gara, hau da, baliabide berezi eta desberdinak behar dituzten ikasleetaz.

Hortaz, bai ikasle ezberdinak bai ikasle oso ezberdinak batzen dituen eskola heterogeneoa izango da eskola inklusiboa.

Hala ere, aipatu behar dugu, askotan ezberdintasun arruntak, ezberdintasun handiak irakasleak, gizartea... sortzen dituztela, ikasleen artean bereizketak eginez, ahal eta nahi dutenak eta ahal ezin eta nahiz ez dutenak.

Bereizketa hauek egitea oso arriskutsua da, hasieran okerra dena benetako "arazoa" bihurtu daitekeelako.

Hala ere, adieraztekoa da, ikasle ezberdinak batera ikastea positiboa dela:

- Gaingabezia duten ikasleentzako: beste ikasleekin duten interakzioak ikaskuntza eta garapena estimulatzen duelako.

- Gaingabezia ez dutenentzat: interakzioak eta laguntzak gaitasun ezberdinen garapena dakarrelako.

- Gizartearentzat: guztiok elkarrekin bizi gaitezkeelako.

Beraz, guztiok batera ikastea beharrezkoa, posiblea eta bidezkoa da, nahiz eta prozesu zaila izan.